XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alli: Egoera larrian

A.U./ IRUÑEA

Allik atzo adierazi zuenez, UPNko agintariak egoera larrian eta eskizofrenikoan daude, ez ordea nik ezer egin dudalako, Diario de Navarra egunkariaren inkestak ikusi dituztelako baizik.

Jakina denez, inkesta horiek oso emaitza onak iragarri dizkiote CDN alderdi berriari.

Nafarroako lehenedakariak gehitu zuenez, hauteskunde kanpaina oso gogorra izango da, UPN edozein gauza egiteko prest omen dagoelako bere kontra.

Adibide gisa Euskariak antolatuta zuen ekitaldiari buruz atera duten panfletoa aipatu zuen.

Alli HBko eta EAko hainbat ordezkarirekin egon zen Amaiurko oroitarrian egin zen ekitaldi hartan eta hala ageri da duela egunotan eskuz esku dabiltzan panfletoetan.

Alliren arabera, UPNk berak argitaratu eta banatu ditu panfleto horiek.

Ezjakintasuna oso ausarta da.

Badirudi UPNkoek ez dakitela zer esanahi duen nafarrentzat Amaiurko oroitarriak, ezta hura egin zutenean Diputazio osoa Aizpunen gurasoak barne egon zela Amaiurren, adierazi zuen.

Alliren eta Sanzen arteko lehia arazoak sortzen ari da Gobernuan.

Allik UPNren esanetara egon behar duela dio Sanzek.